11:52

Udal eta Foru Hauteskundeak

Donostia

Izagirrek Udala utziko du, eta mediku gisa arituko da berriro

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Izagirre ez da oposizioan egongo Donostiako alkate berria izendatu eta gero.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Juan Karlos Izagirre Donostiako jarduneko alkateak Udala utziko du alkate berria izendatu eta gero, eta mediku gisa arituko da berriz, Osakidetzan.

"Herritarrek hitz egin dute, eta beste alkate bat nahiago dutela esan dute", adierazi du, malko artean. Hori dela eta, ez du zinegotzi akta jasoko.

Nolanahi ere, politika ez duela utziko eta EH Bilduko kide izaten jarraituko duela argitu du.

Izagirrek prentsaurrekoan gogorarazi duenez, hainbatetan esan du "gauza guztien gainetik" mediku dela, eta "noizbait" lanbide horretara itzuliko dela.

Koalizio abertzalea hirugarren postura jaitsi zen M24ko udal hauteskundeetan, EAJren eta PSE-EEren atzetik.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena