20:30

Udal eta Foru Hauteskundeak

Itunak

EAJ eta PSE, Bizkaian akordio batera heltzeko ildo nagusietan ados

Agentziak | Erredakzioa

“Desadostasun dezente ditugu, baina ez dira oso garrantzitsuak, eta funtsezko gaietan ados gaude”, goraipatu du Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak.

  • Bizkaiko EAJren eta PSE-EEren buruzagiak bileran. Argazkia: EFE

    Bizkaiko EAJren eta PSE-EEren buruzagiak bileran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bizkaian akordio batera heltzeko ildo nagusietan ados daudela egiaztatu dute gaur EAJko eta PSE-EEko ordezkariek. Hala ere, “desadostasunak” dituztela onartu dute, baina “ez oso garrantzitsuak”. Bi ordezkaritzak Bilbon bildu dira.

“Desadostasun dezente ditugu, baina ez dira oso garrantzitsuak, eta funtsezko gaietan ados gaude”, azpimarratu du Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak bileraren ondoren. Batzarra Bilboko EAJren egoitzan egin dute, Sabin Etxean, hain zuzen ere.

Torresek ordezkaritza sozialista zuzendu du, baina Carlos Totorika PSE-EEren ahaldungaiak ere bileran parte hartu du. Itxaso Atutxa BBBko presidenteak eta Unai Rementeria EAJko ahaldungaiak ordezkaritza jeltzalea osatu dute.

Programen trukea

“Oraingoz” bere alderdia eta EAJ koalizio gobernuez hitz egiten ari ez direla ziurtatu du buruzagi sozialistak. Programak partekatzen ari direla gaineratu du Torresek.

Torresen hitzetan, larunbatean arazorik ez badago eta EAJko zein PSE-EEko zerrendarik bozkatuenek udaletan alkatetzak lortzen baldin badituzte, horrek Bizkaian bi alderdien arteko akordio “hobe” bat egotea “erraztuko” du.

“Zerrenda bozkatuenek aurrera ateratzea espero dugu, EAJ zein PSE zerrendarik bozkatuenak diren tokietan. Arazorik izango ez dela uste dugu eta horrela etorkizunean akordio hobea izango da”, adierazi du Torresek.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena