17:15

Udal eta Foru Hauteskundeak

Estatuko Udalen osaketa

Carmena eta Colau, Madrilgo eta Bartzelonako alkate berriak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jendetza bildu da hiriburu horietako kaleetan inbestidura saioak jarraitzeko, eta alkatetza berriak ospatu dituzte. Colauk eta carmenak gehiengo absolutua lortu dute osoko bilkuretan.

03:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Manuela Carmena Madrilgo alkate izendatu dute gaur, Ahora Madrid eta PSOEren babesarekin, 29 boza lortuta. Esperanza Aguirre PPko hautagaiak 21 boto lortu ditu, eta oposizioan geratuko da, maiatzeko hauteskundeetan boza kopuru gehien lortu bazituen ere.

Ciudadanoseko zinegotziek Begoña Villacis beren hautagaiaren alde bozkatu dute. Bestalde, ez da boto zuririk ezta boto baliogaberik izan.

Bozen zenbaketa amaitu ostean, "ahal dugu" oihuak izan dira entzungai, eta Carmena izendatzean, osoko bilkurako kide guztiak aulkietatik altxatu eta txaloka hasi dira.

Bilkura amaitu ostean, Carmena kalera atera da eta Madrilgo Udaletxearen aurrean bildutako jendetzari (herritarrak eta argazkilariak) zuzendu zaio. "Manuela", "ahal dugu", "alkate" leloak irakurgai izan diren pankartak ikusi dira.

MANUELA CARMENA ETA ESPERANZA AGUIRRE MADRIL EFEMadrildarren zerbitzariak

Manuela Carmena alkate berriak lehen hitzak bota ditu, eta "politika diferentea" egingo duela iragarri du. "Entzuten gobernatuko dut", aurreratu du, "nire ponte-izenatik deitzea nahi dut, zainketa-politika batetik abiatuko baikara, emakumezkoen kulturatik, alegia".

Inbestidura-hitzaldia botatzeari uko egin dio Carmenak, Udalean "hitzaldi gehiegi eta hitz gutxi daudelako". "Ilusioz eta itxaropenaz beteta nago. Madrilgo herritarren zerbitzariak gara", gaineratu du.

"Erronka izango da boza eman ez digutenak liluratzea", nabarmendu du, "eta horretarako berdintasunaren, zintzotasun publikoaren, parte-hartzearen eta inbertsioaren erakarpenaren aldeko neurriak abiaraziko ditugu".

Bartzelonan, Colau izendatu dute

Bartzelonan, Barcelona en Comu koalizioko hautagai Ada Colau (ezkerreko argazkian) alkate izendatu dute gehiengo absolutua lortuta (41 bozetatik 21 eskuratu ditu). Barcelona en Comuk 11 zinegotzi lortu zituen maiatzeko hauteskundetan, ERCk bost, PSCk bakarra eta CUPek beste bat.

"Nire kontzientziagatik eta ohoreagatik" karguaren zina egin du Colauk, eta "legeak aginduta, erregea, Konstituzioa, Kataluniako Estatutua eta Bartzelonako Udal-Gutuna errespetatzea eta errespetaraztea" hitzeman du.

ADA COLAU BARTZELONAKO ALKATE BERRIA EFEColauren inbestidura-saioa txaloen eta oihuen artean ospatu du Bartzelonako Udaletxearen aurrean bildutako jendetza batek. Izan ere, Sant Jaume plazan batzartu dira ehunka lagun, telebista-pantaila erraldoi baten bidez inbestidura-saioa zuzenan jarraitu ahal izateko.

Valentzia

Bestalde, Joan Ribo Compromiseko zerrendaburua Valentziako alkate izendatu dute, Compromiseko, PSPVren eta Valencia en Comuren aldeko bozekin. Guztira, 17 boto eskuratu ditu, gehiengo absolutua lortuta.

PPko eta Ciudadanoseko alderdiek, berriz, euren hautagaien alde bozkatu dute.

17 alkate sozialista

Gaur izandako Udal berrien osaketaren ondorioz, Alderdi Popularrak 14 hiriburu galdu egin ditu, eta sozialistek 17 hiriburu guztira izango dituzte (aurreko legealdian 8tan baino ez zuten alkate).

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena