14:04

Udal eta Foru Hauteskundeak

Nafarroa

Ahal Duguk hartuko du Nafarroako Parlamentuko Presidentetza

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroan aldaketaren alde egin duten lau alderdiek lortutako akordioari jarraiki, Geroa Bairen esku izango da Presidenteordetza, eta EH Bilduren esku, Idazkaritza.

  • Lau alderdien arteko bilera astearte honetan. Argazkia: EFE

    Lau alderdien arteko bilera astearte honetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ahal Duguk hartuko du datozen lau urteetan Nafarroako Foru Parlamentuko Presidentetza, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak Nafarroan aldaketa gauzatzeko lortutako akordioari esker.

Akordioaren arabera, bestalde, Geroa Bairen esku geratuko da Foru Parlamentuko Mahaiko Presidenteordetza, eta EH Bilduren esku, Idazkaritza Nagusia. Hala, karguak taldeen artean banatuta, denen kontrolpean egongo da Mahaia.

Maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak abiatutako negoziazioen ondorioz iritsi da akordioa. UPN agintetik kendu eta Nafarroako Gobernuan aldaketa bermatzea izan da alderdion helburua.

Asteazken honetan, 11:00etan, osatuko da Nafarroako Parlamentua.

Kontu-ikuskapena

Bestalde, “herritarren parte-hartzearekin kontu-ikuskapena” egiteko proposamena jaso dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak akordioan.

Lau aldeko hirugarren bilera egin eta gero zirriborro bat argitaratu dute. Geroa Baik igorritako agiriak orain arte adostutakoa biltzen du. Birsorkuntza demokratikoa, gardentasuna, parte-hartzea eta ustelkeriaren aurkako borroka “lehentasunak” direla dio zirriborroak. “Herritarren zerbitzura” dauden erakunde “barneratzaile, garden, zorrotz eta eraginkorren” aldeko apustua egin dute.

Kontu orokorren egoera zehatza ezagutzea beharrezkoa dela uste dute. Zentzu horretan, Foru Erkidegoaren zorra eta hartutako konpromiso ekonomikoak zenbatu beharko dituztela azaltzen du dokumentuak.

Bake, memoria eta giza eskubideen defentsarekin, konpromisoa

“Bake, memoria eta giza eskubideen defentsarekin erabateko konpromisoa” hartu dute lau alderdiek: Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko 2010eko foru legea, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako biktimei kalte-ordaina emateko 2015eko foru araua eta 1936ko estatu-kolpean hildako nafarren kalte-ordainerako 2013ko foru legea betetzea.

“Mendekurik gabe” nafar guztien arteko “bizikidetza lortzeko aldaketa barneratzailea” lehentasunen artean aipatzen du zirriborroak; “kalitatezko” lanpostuak sortzea; oinarrizko zerbitzu publikoen defentsa eta pobrezia, bazterketa eta desberdintasunen kontrako borroka.

"650">

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena