12:33

Udal eta Foru Hauteskundeak

Gipuzkoa

Xabier Olano: 'Erabakitze eskubidearen aldeko berme bakarra gara'

Agentziak | Erredakzioa

EH Bilduren ahaldun nagusi izateko hautagaiak nabarmendu duenez, buru duen proiektuak "azken lau urteetako aurrerapauso sozialetan atzera ez egitea bermatuko du".

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Xabier Olano EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak "erabakitzeko eskubidea defendatuko duen foru gobernua" aldarrikatu eta bere hautagaitza hori bermatuko duen bakarra izango dela azpimarratu Gipuzkoako Batzar Nagusietan astearte honetan egiten ari diren inbestidura saioan.

Euskara hutsetan egindako hitzaldian, erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminazioaren aldeko berbak izan ditu Olanok eta igandean euskal hiriburuetan ikusitako "irudi ederrak" hartu ditu gogoan, Gure Esku Dago ekimenaren harira.

"Ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko garaia da, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna izateko baliabideak jartzeko garaia da, eta horretarako, guztion artean adostu behar dugu zelan gauzatuko diren proiektu politiko guztiak: autonomismotik independentziara. Izan PPkoa, Ahal Dugukoa, EAJkoa edo EH Bildukoa, denok libre izateko eskubidea dugu. Denok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu", aldarrikatu du.

Autokritika

Azken lau urteetan EH Bilduren gobernuak egindako ibilbidearen errepasoa egin du Olanok. Agertu duenez, koalizioak "esfortzu handia egin du biktimengana eta sentsibilitate guztiei hurbiltzeko; autokritika egin dugu". Olanoren aburuz, "indarkeria mota batzuk badiraute: esaterako, dispertsioa, abokatuen atxiloketa, poliziaren errepresioa eta epaiketa politikoak". Horren harira gogorarazi duenez, Gipuzkoan "34 herriko taberna konfiskatu dituzte, Frankismotik egindako konfiskazio handienetarikoa ziurrena".

Hala,"biktima guztien" aitortza egiten jarraitzearen alde egin du koalizio abertzaleko hautagaiak. Besteak beste, giza eskubideen urraketen datu basea egitea edo Egiaren Batzorde bat eratzea aipatu ditu horren kontura.

"Azken lau urteetan egindako aurrerapauso sozialetan atzera egitea bermatuko dugu, baita gizarte eredu justu eta berdinzaleago baten aldeko bidea ere", adierazi du.

Politika ekonomikoa

Ekonomia sustatzeko bere plana xehe-xehe azaldu du Olanok. Hori horrela, gizarte zerbitzuetan eta hondakinen kudeaketan enplegua sortzeko eta tokian tokiko garapenean oinarritutako industria politika garatzeko konpromisoa hartu du EH Bilduren hautagaiak.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, Zestoako herritarren artean Osinbeltzeko biltegiari buruzko herri galdeketa egitea eta prozesua ixtea aipatu ditu, besteak beste. Politika fiskalari dagokionez, Aldundiak indarrean jarritako aberastasunaren gaineko zerga aldarrikatu du eta sozietateen gaineko zerga erreformatu beharra dagoela azpimarratu.

Bidegi auzian larregi sakondu gabe, "ustelkeriarik gabeko gobernua" defendatu du Olanok, eta diru publikoa bidegabe erabiltzen denean salatzen jarraituko dutela azpimarratu du.

90 minutu inguruko hitzaldia politika feministak aipatuz amaitu du Olanok. Horren ildoan, Irungo eta Hondarribiko alarde mistoei harrera ofiziala egin zien lehen foru gobernua EH Bildurena izan zela gogorarazi du.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena