Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

12:49

Kosmos

Zientziateka

‘1913-2013: Bohr-en eredu atomikotik Higgs-era’

Zientziateka zikloan, sortze eta aurkikuntza prozesu luze honetan garrantzitsuak izan diren urratsak aztertu dira.

4:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Orain dela ehun urte, Niels Bohr daniar fisikariak atomo oso sinple batzuek, hidrogenoak esaterako, argia nola igortzen eta xurgatzen duten azaltzen zuen lehenengo eredu atomikoa formulatu zuen. Horretarako, fisika klasikoaren oinarrizko zenbait printzipioekin kontraesanetan zeuden hipotesiak egin zituen, eta mekanika kuantikoari hamar urtez aurreratuz. Ordutik, Oinarrizko Partikulen Fisika delakoaren "eredu estandarrean" laburbiltzen da ezagutza guzti hori. Hori lortu ahal izateko, gero eta ahalmen handiagoko tresnak sortu behar izan dira eta errealitatearen izaerari buruz finkatuta zeuden teoria fisikoak garatu dira. Esfortzu horiei guztiei esker, CERN-ak eredu estandarraren azken osagaia ekoiztu eta hauteman du, Higgs-en partikula hain zuzen ere.

Juan Luis Mañesek, UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean Fisika Katedraduna, ‘1913-2013: Bohr-en eredu atomikotik Higgs-era’ hitzaldi eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon.

Hizketaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok hilean behin puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten Zientziateka ekimena da.

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka