Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
Xabier Lopez, EHUko Kimika Fisikoko irakaslea, 2013ko Kimikako Nobel sariaz arituko da hurrengo Zientziateka zikloan. Urtarrilaren 22an, 19:00etatik aurrera, AlhóndigaBilbaon.
El Premio Nobel de Química 2013
Fisika newtondarrak eta fisika kuantikoak ekartzen dizkiguten tresnekin, biologia ordenagailuen bitartez simulatzea posible den garai berri baten hasieran gaude. Iraultza hori dagoeneko lagungarria izan da sendagaiak diseinatzeko eta kimika eta biokimika arazo matematiko gisa planteatzeko orduan. Martin Karplusek, Michael Levittek eta Arieh Warshelek irabazi dute 2013ko Kimikako Nobel saria, sistema kimiko konplexuak tratatzeko modelo konputazionalak garatzeko egin dituzten lanengatik. Lege matematiko unibertsal gutxi batzuetatik abiatuta, naturaren itxurazko konplexutasuna deskribatzeko Newtonen amets zaharretik hurbilago daude ikertzaile horiei esker. Hurrengo Zientziatekan, teoria horien oinarriak zein diren, kimikaren inguruko gure ikuspuntua nola aldatu duten eta horrek guztiak Nobel saria zergatik merezi duen ikusiko dugu.
Xabier Lopez EHUko Kimika Fisikoko irakasleak "Proteinekin dantzan, edo Nobela nola prestatu zen" hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du AlhóndigaBilbaon., urtarrilaren 22an, 19:00etatik aurrera.
Hizketaldi hau EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhóndigaBilbaok hilean behin puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten Zientziateka ekimenaren baitan izango da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa