Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

10:49

Kosmos

Dibulgazioa

Kaixo robot, lagunduko al didazu hau egiten?

Helena Matute, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedraduna, Roboten sentimendu eta funtzioez aritu da.

20:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iritsi dira robotak, eta ez gara ohartzen nolakoak izatea, nolako nortasuna edukitzea, nolako etika nahi diegun sartu haien burmuin robotikoetan, edo halako erabakiak nork hartu behar dituen erabaki behar dugula. Ikerkuntza oso azkar doa. Prezioa zertxobait merkatu eta robotak gure auzoan izango ditugu, gure adinduak eta haurrak zaintzen, gure bankuak zaintzen edo antibiotikoak agintzen. Baina haiek nolakoak nahi ditugun eta zenbateko malgutasuna eta boterea eman nahi diegun erabaki adostua eta ongi hausnartutakoa izan behar da. Horretarako, robotekin ditugun harremanen inguruan, haiekin lankidetza ongi noiz burutzen dugun eta gure ahuleziei haiek onura noiz atera dezaketen inguruan burutzen ari diren ikerkuntzek informazio oso garrantzitsua ematen digute, kontuan izatekoa robotek bat-batean eta multzo handian gure bizitzan sartu aurretik.

Gero eta robot gehiago dago, eta haiek egin ditzaketen jarduerak ere gero eta gehiago dira. Oro har, robotikaren alderdi teknologikoak baino ez ditugu kontuan hartzen, baina beste hainbat gauzatan bezala, dena ez da teknologia. Robotekin harremanak ditugu, beste makinekin ez bezala

Horri buruz hitz egingo du Helena Matutek, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedraduna, "Kaixo robot, lagunduko al didazu hau egiten?" izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskaini du Bilboko UPV/EHUren Bizkaia Aretoan.

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka