cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

09:34

Kosmos

Zientzia eta Teknologia

Astearte On hitzaldiak bueltatuko dira Zarautzera

Zarautz

Garunaren funtzionamenduaz eta zaintzaz hitz egingo du Gurutz Linazasoro neurologoak. Zarautz On elkarteak antolatutako zientzia eta teknologia zikloei urriaren 14an emango diete hasiera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zarautz On zientziaren eta teknologiaren zabalkuntza bultzatzeko sortutako elkartea da. Hori dela eta, hitzaldi laburrez osatutako zikloak antolatu dituzte hamabosterik behin, astearteetan. Lehenbiziko jardunaldia urriaren 14an ospatuko da, Zarauzko Antoniano Aretoan, 19:30etik aurrera.

Garunaren funtzionamendua eta zainketa izenpean aurkeztuko du Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia. Hainbat galderari erantzuna ematen saiatuko da aditua: Nola sortzen da hizkuntza? Zer gertatzen da garunean maitatu edo gorrotatzen dugunean? Nondik sortzen dira fedea eta jaungoikoaren kontzeptua? Nola hartzen ditugu erabakiak? Azken finean, nor naiz eta gizaki izateak zer esan nahi du? Izan ere, galdera horien guztien erantzunen oinarria garunean dago, neurona talde ezberdinen arteko seinale elektrikoetan. Linazasoro entzuleen kezkak argitzen ahaleginduko da.

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka