Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
Bilbo
Carlos Matute UPV/EHUren Neurozientziak Saileko katedradun eta Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroaren zuzendari zientifikoak hitzaldia eskainiko du azaroaren 12an, Bilbon.
Bideoak (1)
2014ko Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Sariak hiru ikertzaile saritu ditu burmuinaren posizionamendu espazialeko sistema osatzen duten neurona-multzoak aurkitzeagatik. Etengabe erabiltzen dugu orientatzeko gaitasuna. Funtzio horretan espezializatuta dauden neurona batzuk zuzentzen dute barruko iparrorratz hori, eta burmuinean elkarrekin lotuta dauden bi eremutan daude: hipokanpoan eta kortex entorrinalean. Egitura horietan, gure ingurunearen buruko mapa osatzen dute eta espazioan mugitzeko erreferentzia-puntuak eratzen dituzte, abaraska edo sareta moduko bat osatzen. Aurkikuntzaren balio intelektualez gain, burmuineko GPSa aurkitzeak garrantzia kliniko handia du, neurona horiek dituzten eremuak baitira, hain zuzen ere, Alzheimer gaitzarekin kaltetzen den lehenetariko bat. Ondorioz, orientazio-galera da gaitz horren lehenengo sintometako bat.
Carlos Matute UPV/EHUren Neurozientziak Saileko katedradun eta Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroaren zuzendari zientifikoak 'Burmuineko GPS-a: nola orientatzen gara espazioan' izeneko eztabaida eta mahai-ingurua gidatuko du azaroaren 12an, 19:00etan, AlhondigaBilbaon. Zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa