Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

13:30

Kosmos

Divulgación científica

Darwinen Egunean, neandertalak eta hautespen sexuala gai nagusitzat

Bilbao

María Martinón-Torres paleoantropologoak eta giza eboluzioaren ikerketan adituak; eta Ambrosio García-Leal biologoak eta zientziaren filosofian doktoreak, hitzaldia eskainiko dute Darwinen Egunean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urtero bezala, aurten ere,  otsailaren 12an,  Charles Darwinen jaiotza ospatuko da Bilbon. Jaurdunaldia Bidebarrieta liburutegian izango da María Martinón-Torres paleoantropologoaren eta  Ambrosio García-Leal biologoaren presentziarekin.

Martiñon-Torresen hitzaldiaren izenburua "Neandertalak, iragarritako heriotza baten kronika?"  da, eta neandertalak desagertzearen arrazoiak azalduko ditu; García-Lealek, ordea,  "Hautaspen Sexuala: sexuen arteko desberdinatsunen eboluzioa" izeneko hitzaldia eskainiko du, eta hautaspen sexualak arren eta emeen morfologia, fisiologia eta jarrera desberdintasunak nola eragin dituen azalduko du hartan.

Aurekezpenak bukatutakoan entzuleek mahai-inguruan parte hartzeko aukera izango dute. Ekitaldia zuzenean jarraitu daiteke 19:00etatik aurrera, eitb.eus-en.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatutako gertakizuna da hau.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka