Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
Bilbo
Alvaro Arrizabalaga UPV/EHUko Historiaurreko irakaslea Zientziatekan egon da neandertalei buruzko hitzaldia eskaintzeko.
Bideoak (1)
Azken 30 urteotan, neandertali buruzko detaile guztiak ezagutzeko aurrerapauso nabarmenak eman dira zientziaren hainbat alorretatik. XX. mendeko amaieran indarrean zegoen paradigmarekin hausteko luzatu dira proposamenak. Genetikatik, bere DNA sekuentziatzeko, edo fisika nuklearretik, beren aztarnak prezisio handiagorekin datatu nahian. Baina zein da egungo ikerketaren egoera? Zeintzuk diren bete gabeko hutsuneak eta ulertzeke dauden faktore garrantzitsuenak giza espezie honi dagokionez?
Alvaro Arrizabalaga UPV/EHUko Historiaurreko irakaslea, Zientziateka zikloan egon da otsailaren 24an, AlhondigaBilbaon.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok zientziaren alorrean puri-purian dauden gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa