Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
Bilbo
Alejandro Cearreta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakaslea Zientziatekan egon da, garai honetako egoera geologikoaz mintzatzeko.
Hainbestekoa izan da giza jarduerek Lurrean izan duten eragina garai geologiko bat abiarazi dutela pentsatzeko? Azkeneko urteotan 'antropozeno' izena proposatu dute gure planetako historiaren garai berri honentzat, eta denbora geologikoaren eskalan sartzea aztertzen ari dira. Noiz hasi zen zehazteko, hiru aukera planteatu dira: iraultza neolitikoa (duela milaka urte), industria iraultza (XVIII. mendean) eta energia nuklearra erabilita abiatu zen garapen zientifiko-ekonomikoa (XX. mendearen erdialdean).
Alejandro Cearreta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasleak hitzaldia eskaini du Zientziateka zikloan, apirilaren 14an, Azkuna Zentroan (Bilbo).
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak zientziaren alorrean puri-purian dauden gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa