Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
AGENTZIAK
Bilbo
Carmen Manzano UPV/EHUko Antropologiako irakasleak hitzaldia eskani du Zientziateka zikloan.
Bideoak (1)
Hominidoen taldean bizirik dirauen espezie bakarra gurea da: Homo sapiens. Alabaina, egoera zeharo desberdina zen iraganean; zenbait unetan espezie bat baino gehiago bizi izan zen aldi berean. Giza leinua osatzen duten espezieen arbola genealogikoari buruzko zenbait gauza ezagutzen dugula uste dugu, baina badaude ebatzi gabeko gaiak: zein espezie izan zen Homo generoaren arbasoa? Zenbat espeziek osatzen dute generoa? Noiz agertu ziren gizakion ezaugarri nagusiak: bipedalismoa, entzefaloa handitzea...? Besteak beste, galdera horiei erantzutea da Antropologiak hurrengo urteetan izango duen erronka nagusietakoa.
Carmen Manzano UPV/EHUko Antropologiako irakasleak hitzaldia eskaini du Zientziateka zikloan, apirilaren 21ean, Azkuna Zentroan (Bilbo).
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak zientziaren alorrean puri-purian dauden gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa