cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

10:52

Kosmos

Zientziateka

DNA eta populazioen historia, euskaldunak

AGENTZIAK | EITB.EUS

Bilbo

Neskuts Izagirrek, UPV/EHUren Antropologiako irakasleak, Zientziateka zikloko denboraldi berriari hasiera eman dio antzinako DNA-ren azterketek ematen dizkiguten datuei buruzko hitzaldia eskainiz.

22:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Historiaurreko giza aztarnen azterketei eta haien DNAren sekuentziazioari esker, biztanlerien historia ebolutiboa berreraikitzen ari gara. Halako teknologiak erabili dira euskaldunon jatorria aztertzeko, eta aurretik sortu ziren hipotesiak gehiago zehaztu ahal izan ditugu. Ikusi denez, DNA leinu batzuk in situ eboluzionatu dute Paleolitikoan zehar, baina beste batzuk, aldiz, Europaren neolitizazio-prozesuarekin sartu ziren. Baina azken aurkikuntzek orain arte nagusi zen paradigmaren aurkako ikuspegia erakutsi digute.

Neskuts Izagirrek, UPV/EHUren Antropologiako irakasleak, "DNA eta populazioen historia, euskaldunak" hitzaldia eta ondoren mahaingurua eskaini du urriaren 7an Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka