Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

13:02

Kosmos

Zarautz On

Zarautzen Zientziaz Blai

AGENTZIAK

Zarautz

Zarauzko bost neska-mutilek beraien proiektuak azalduko dituzte bigarren edizio honetan.

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Astea.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Astea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Europar Komisioaren iniziatiba da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Astea. Euskadin Innobasquek antolatzen du aste honetan. Beraz, Zarautz On elkarteak bigarren urtez ekimen honetara gehitzea erabaki du. Horrela izanik, zarauztar ikerlari gazteei beraien proiektua herritarrei aurkezteko aukera emango zaie. Aurton, fotonika, materialak, neurobiologia, mekanika eta hizkera izango dira gai nagusiak.

Bost gazte hauek izango dira ekitaldiko protagonistak:

Mikel Artetxe: Informatika ingeniaria, UPV/EHUko Master ikaslea eta IXA ikerketa taldeko kidea. Ikasle espediente hoberenari Kutxa Saria.

Mikel Azkue: telekomunikazio ingeniaria, UPV/EHUko Fotonika-aplikatuan doktoretza-ikerlaria.

Nerea Irastorza: biokimika ingeniaria. Tubingen (Alemania) Unibertsitateko medikuntza eta portaera psikologiko Institutuan, Neuroprotesi taldeko ikerlaria.

Jorge Aranburu: industria, automatika eta  elektronika ingeniaria. Nafarroako Unibertsitatean doktorea. Ikasle espediente hoberenari eta karrera osoari, Kutsa Sari berezia.

Ekain Fernandez: kimika ingeniaria. Eindhoven (Holanda) Teknologia Unibertsitatean doktoretza-ikerlaria.

Ekitaldia azaroaren 10ean ospatuko da Zarauzko Modelo Aretoan, 19:00etatik aurrera. Streamingez ere jarraitu daiteke eitb.eus atarian.

n.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka