Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka 2016
AGENTZIAK
Bilbo
Juan Carlos Iturrondobeitia UPV/EHUko Artropodoen Zoologiako katedraduna Zientziatekan egon da.
2006an iritsi zen Europara vespa velutina liztorra, eta Frantzian eta Iberiar penintsulako ipar-ekialdean barrena hedatu da ordutik. Inbasio honek bi ondorio ekar ditzake. Lehena ekologikoa da, Asiako liztorra, erleak harrapatzeaz gain, beste polinizatzaile askoren harraparia izan daitekeelako, eta horrek biodibertsitatea murriztu dezakeelako. Bigarren efektua ekonomikoa izango litzateke, intsektu honek galera izugarriak sor baititzake ezti-erleen kolonietan.
Juan Carlos Iturrondobeitia UPV/EHUko Artropodoen Zoologiako katedradunak "Asiatik datorren liztorra" izeneko hitzaldia eskaini du Bilboko Azkuna Zentroan.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa