cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:51

Kosmos

Gaur Zarautzen

Ekonomia Itunari buruzko hitzaldia Pedro Luis Uriarteren eskutik

EITB.EUS

Gaur Zarautzen Ekonomia Ituna: euskal gizartearen ongizatearen zutabea hitzaldia egongo da Pedro Luis Uriarteren eskutik, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaria Eusko Jaurlaritzaren lehen gobernuan.

  • Zarautz on. Argazkia: Zarautz on

    Zarautz on. Argazkia: Zarautz on

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zarautz On ekimenak, zientzia eta teknologia eta interesgarriak diren beste hainbat gairi buruzko hitzaldiak antolatzen ditu. Ekonomia Ituna, Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistema da; euskal autogobernuaren ardatz nagusia dugu eta bere bidez Euskadiren eta Espainiako Estatuaren arteko harremanak ezartzen eta arautzen dira.

Frankismo-garaian Ituna indargabetu egin zen Bizkaia eta Gipuzkoan eta 1981.ean berreskuratu zen. Indarrean dagoen 1978ko Konstituzioak, Ekonomi Ituna bermatzen du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako eskubide historikoen agerpena delako, eta, eskubide historikoa den aldetik, Ituna eguneratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren baitan.

Bestalde kupoa dugu, Euskal Autonomia Erkidegoak berari dagokion heinean, eskumen hauek finantzatzen ditu, Euskadiren finantza-egoera eta diru-sarreren kopuruari erreparatu gabe. Pedro Luis Uriartek zabal hitzegingo du gai hauei buruz gaur 19:30ean Zarautzko Modelo aretoan izango den hitzaldia. Hitzaldia gazteleraz izango da eta webgune honetan zuzenean jarraitu ahal izango da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka