cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

12:42

Kosmos

Hitzaldia eta mahai-ingurua

Bizkaiko kobazuloetako aurkikuntza berriei buruzko hitzaldia

EITB.EUS

Diego Garate Zientziateka zikloan egongo da Atxurra eta Armintxe haitzuloetan aurkitutako aztarna berriei buruz azalpenak emateko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoa den Diego Garatek "Lehen euskal artea berraurkitzen: aurkikuntza berriak, ikerketa berriak" izenburua duen aurkezpena egingo du aurkikuntza berrien garrantziaz hitz egiteko.

Euskadiko zenbait lekutan asko ugaritu da horma-arte paleolitikoa, batez ere, azken hamarkadan espeleologoen eta arkeologoen elkarlanak garatutako prospekzio sistemarikoari esker.  Atxurra (Berriatua) eta Armintxe (Lekeitio) kobazuloak aztarna garrantzitsuak ezkutatzen dituzten “santutegiak”  bilakatu dira. Aurkikuntza berri hauek direla eta, ikuspegi ezberdin bat ekarri dute gure lurraldean gizakiak sortutako lehen arte-zantzuen inguruan.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, abenduaren 20an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Kosmos webgunean.

Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.

Zientziateka hilean behin EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.

imena da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka