cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:46

Kosmos

Hitzaldi-sorta

Nola sentitzen eta pentsatzen dute elebidunek?

EITB.EUS

Bilbon

Jon Andoni Duñabeitiak, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikerlariak, hitzaldia emango du Zientziatekan urtarrilaren 25ean, Bilbon.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Familiaren bidez ikasten da ama hizkuntza, eta emozionalki testuinguru oso aberatsa da. Atzerriko hizkuntzak, beste hezkuntza-ingurune batzuetan jasotzen dira, emozionalki neutroak direnak.  Hori dela eta, erreakzio emozionala murriztu egiten da atzerriko hizkuntza batez mintzatzen garenean. Ikerlan askoren arabera, sistema kognitiboa asko alda daiteke atzerriko hizkuntza erabiltzean, eta honek eguneroko bizimoduko hainbat prozesu kritikotan eragiten du; nork bere burua ikusteko moduan, adibidez.

Jon Andoni Duñabeitia, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikerlaria, Zientziatekan egongo da “Nola sentitzen eta pentsatzen dute elebidunek?” izenburua duen hitzaldia eskaintzen.

Ekimena urtarrilaren 25ean izango da, 19:00etan,  Azkuna Zentroko Bastida aretoan, eta gaztelaniaz egingo da. Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Kosmos webgunean.

Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informaziorako puntuan.

Zientziateka hilean behin EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.

.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka