cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

10:51

Kosmos

Ikerketa

Erabiltzaile goiztiarrak? Internet arakatzen 7 urtetik aurrera

AGENTZIAK | EITB.EUS

Bilbon

Adingabeek interneten duten erabilerari buruz hitz egingo du Zientziatekan Maialen Garmendiak,  UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak.

  • Argazkia: Zientziateka

    Argazkia: Zientziateka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

UPV/EHUk egindako ikerketa batek ondorioztatu du Espainiako adingabeak bataz beste 7 urterekin hasten direla interneten nabigatzen. Baina, Nola erabiltzen dute internet umeek eta gazteek? Inkestan parte hartu duten umeen % 12ak sarearen edo sakeleko telefonoaren bitartez nolabaiteko jazarpenak jaso dituztela diote. Beraz, Nolako arriskuak pairatzen dituzte?  Izan ere, txostenaren arabera, 9 eta 16 urte bitarteko  %63ak smartphone bat dauka.

Maialen Garmendia UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea txosten horren egileetako bat da, eta ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu “Erabiltzaile goiztiarrak? Internet arakatzen 7 urtetik aurrera” izeneko hitzaldian. Ekimena euskaraz egingo da otsailaren 7an, 19:00etan,  Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Kosmos webgunean.

Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informaziorako puntuan.

Zientziateka hilean behin EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.

uen ekimena da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka