Bilbo
Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adingabe batek jasandako eraso faxista salatzeko asmoz, Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatuko dute EH Bilduk, Udalberrik eta Goazenek.
Ostiral goizean Bilboko Arangoiti auzoan adingabe batek jasandako eraso faxistaren harira, "mutur eskuineko talde hori berehala desegiteko" eskatu die erakundeei EH Bilduk. Gazte horri eraso egin zioten, eta svastika bat egin zioten beso batean laban batekin.
"Jazoera oso larria denez", EH Bilduk erabaki du, Udalberri eta Goazen alderdiekin batera, astelehen honetan bertan Bozeramaileen Batzordea biltzeko eskaera egitea, Bilboko Udalak "eraso faxista hori" gaitzetsi dezan.
Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak elkartasuna adierazi dio adingabeari, eta "antolatutako eraso oso larritzat" jo du gertatutakoa.
"Jazoera larri horrek alarma handia piztu du auzoan. Mutur eskuineko talde horrek gorrotoa eta beldurra zabaldu ditu zonaldean, eta eraso hori ikusita, ematen du beste aurrerapauso bat eman dutela", adierazi du.
"Zonaldean eraso anitz izan dira azken hilabeteetan: Herriko Tabernan izandako mehatxu-margoak, Gazte Lokalean, etorkinei eta etxerik gabeko lagunei babesa ematen dien Lagun Artean elkartean… Jende ugari beldurtuta bizi da Arangoitin", azpimarratu du.
Udalberrik, Ahal Duguk babestutako plataformak, eraso faxista salatu du eta adingabeari eta haren familiari elkartasuna helarazi die. Halaber, Udalak "erantzun bateratua" eman behar duela iradoki du. Bestalde, arrazismoari eta faxismoaren kontrako borrokan erakundeek eragile aktibo izan behar dutela aldarrikatu du, "ekintza horiek salatzetik hasita".
Bestalde, Irabazi Bilbok oharra kaleratu du eta nabarmendu du Bilboko Udaleko talde guztiek eta bilbotar guztiek "aho batez" erasoa gaitzetsi behar dutela eta edonolako erasoak eragozteko mekanismo berriak ezarri behar direla.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa