15:06

Bilboko Aste Nagusia

Polemika txupinerarekin

Barreda: 'Txupinazoa iruzurra izan zen, eta Artola omendu zuen'

Erredakzioa

Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramailearen ustez, "herritarrei adarra jo diete, denona den jaia Bildu-Batasunak bereganatu duelako".

  • Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramailea. Argazkia: EiTB

    Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramailearen esanetan, Bilboko Aste Nagusiari hasiera eman zion larunbat honetako txupinazoa "iruzurra izan zen, ebazpen judiziala bete ez zuelako, eta Jone Artola omendu zuen". Halaber, "Bilduren munduarekin bat egitea" egotzi dio Barredak Bilboko udal Gobernuari, Bildukoek "ekitaldia erabat kontrolatu zutelako", PPko buruaren iritzian.

Europa Pressi eskainitako adierazpenetan Barredak esan duenez, txupina botatzean, pregoilaria eta Jone Artola txupinera batera egotea "lotsagarria izan zen".  "Herritarrei adarra jo diete, denona den jaia Bildu-Batasunak bereganatu duelako", salatu du.

Barredaren iritzian, txupinazoak "terrorista presoak goratu zituen, eta txupinera izateko baldintzak bete ez zituen pertsona bat (Jone Artola) omendu zuen". PPko buruak azaldu duenez, "EAJ, Udalak eta jai-batzordeak bat egin zuten txupineraren izendapenaren aurkako ebazpen judizialaren iruzurra eman zen atzo".

"Epaileak erabakiko du horrek ondorioren bat duen", iragarri du Barredak. Halaber, "Bilboko jai-eredua" aldatzearen alde egin du.

Iruzkinak