Bilboko Aste Nagusia 2023
Jaien amaiera
Erredakzioa
22:20etatik aurrera ibaitik behera eraman dute Marijaia, Areatzako zubitik udaletxe aurreraino, eta euripean bertan erre dute.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Bilboko Aste Nagusiaren azken egunean, Marijaia agurtzeko unea heldu da. Hori dela eta, 22:20etatik aurrera ibaitik behera jaitsi da Marijaia, Areatzako zubitik hasi eta udaletxe aurreraino, euripean bertan erre dute.
Azken eguna izanda ere, igande honetan ekitaldiz beteriko egitaraua izan dute bilbotarrek. Goizean buztan erregosiaren txapelketa izan da Areatzan. Beranduago, erraldoiak eta buruhandiak atera dira kalera, txistularien eta gaiteroen laguntzaz.
Kirol arloan, Aste Nagusiko pilota txapelketako finalak jokatu dira.
Musikari dagokionez, bilbainadak entzuteko eta udal musika bandaren eta txistularien kontzertuaz gozatzeko aukera izan da.
Egunari amaiera emateko, "Xaraiva" Ourenseko su-etxearen Bilboko zerua argituko du 22:45ean hasita.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa