cerrar buscador

19:27

Donostia

Sua

Bretxa merkataritza-gunea hustu dute, sute baten ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bitxi-denda batean piztu da sua, baina zentro osoa hustu dute. Ez da inor zauritu.

  • Bretxako saltoki batean piztu da sua. Argazkia: EFE

    Bretxako saltoki batean piztu da sua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Bretxa merkataritza-gunea hustu behar izan dute 18:15ean, bertako bitxi-denda batean sutea piztu baita, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta zentroko sarbideak itxi egin dituzte. Sua ordubetean itzali dute, baina suhiltzaileek bertan jarraitu dute, ke handia zegoelako.

Sugarrek kalte material handiak egin dituzte Mikel bitxi-dendan. Antza denez, akats elektriko batek eragin du sua.

Astearte honetan, Bretxa ohi bezala zabalduko dute, 08:00etan. Dendek ordu eta erdi geroago egingo dute.

Iruzkinak