cerrar buscador

11:51

Donostia

Urumea ibaiaren gainetik

Martuteneko zubi berria, auto eta oinezkoentzat irekita

eitb.eus

Zubi berriak Martuteneko aurreko zubiak sortzen zituen ur-huste ahalmen eskasiak saihesten ditu, eta Urumearen emari askoz handiagoak husteko aukera emango du.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur goizean ireki dute Martutenen Urumea ibaia zeharkatzen duen zubi berria.

Zubi berriak altuera aldakorreko 2 habe metaliko ditu, eta neurri ezberdineko 3 bao ditu, 2,34 metro, 53,82 metro eta 2,34 metro argikoak. 2,34 metro argiko baoak horma-bularretan daude, eta txertatutako bi egitura elastikoz hornitzeko jarri ziren; hortaz, bi egitura elastikoki txertatuta dituen habe bat da. Horma-bularrari ainguratutako tirakai baten bidez txertatu dira, eta ertza bertikalki mugitzea eragozten du.

Zubi berriak aurreko Martuteneko zubiak sortzen zituen ur-huste ahalmen eskasiak saihesten ditu, eta Urumearen emari nabarmen handigoak husteko prest dago, ur-handiko sasoietan ibaiaren inguru horietan segurtasun-maila zeharo handitzeko.

Martuteneko lanak Urumeako uholdeen aurkako lanen baitan egin dira (1. fasea). Ibaiaren 850 metroko tarte bat bideratuko da, uraldiak auzo donostiar horretatik arazorik gabe pasa daitezen 500 urteko errepikatze-denborako tartean. Horrela, segurtasun-maila nabarmen igoko da aurreko egoerarekin alderatuta.

Jarduera horien guztien aurrekontua 19 milioi eurokoa izan da guztira, eta obrak egiteko epea, berriz, 30 hilabetekoa. Proiektu horrek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jaso du.

Ibaia bideratzeko eta egiturak ordezkatzeko proiektuak segurtasuna handituko du uholdeak daudenean, bai Martutenen bertan, bai ibaian gora. Uholdeen aurrean "zero arriskua" ez dago, baina proiektu honi esker asko handitu da uholdeen aurreko segurtasuna Martuteneko herritarrentzat.

Iruzkinak