Itxi

Donostia

Gabonetako programa

Donostiak Gabonetako Merkatu Nagusi bat izango du aurten, lehen aldiz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziako Pasealekuan izango da, abenduaren 5etik urtarrilaren 7ra, Santa Katalinako eta Maria Cristinako zubien artean.

  • Olentzero, Donostian. EiTB

    Olentzero, Donostian. EiTB

Donostiak Gabonetako Merkatu Nagusi bat izango du aurten lehen aldiz, Frantziako Pasealekuan.

Ernesto Gasco zinegotziak Gabonetako kanpaina turistikoa aurkeztu du astelehen honetan, "Gerturatu zaitez Gabonetara Donostian" lelopean.

Horren esanetan, Gabonetako argiztapena pizteko ekitaldia ostiral egingo dute, 18:00etan, Cervantes Plaza. Bertan, EHUko hainbat ikaslek diseinatutako "elurrezko bola handi bat" piztuko dute.

Gainera, aurten lehen aldiz, Gabonetako Merkatu Nagusi bat izango da abenduaren 5etik urtarrilaren 7ra, Frantziako pasealekuan. Han, 30 bat postu egongo dira, Santa Katalinako eta Maria Cristinako zubien artean.

Miramarreko Jauregian 20 metroko Gabonetako Zuhaitza jarriko dute, eta hura badia osotik ikusi ahalko da. Artzai Onaren plazan beste arbola bat kokatuko dute, 10 metrokoa.

Gipuzkoa Plazan metro bat luze izango diren 152 figurako Belen bat jarriko dute, eta, urtero bezala, Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak programako bi ekitaldi nagusietakoak izango dira.

Txikienek Gabonetako Parkea, Ekoguneko tailerrak eta patinatzeko pista bat izango dituzte, besteak beste.