Donostiako Aste Nagusia
1. eguna
Agentziak | Erredakzioa
Oraindik argitzeke dago nola, txinparta batek lau urteko umearen arropari su eman eta erredurak eragin dizkio. Hala ere, umeari alta eman diote, ospitalean artatu ostean.
Albisteak (1)
Lau urteko ume batek bigarren mailako erredurak izan ditu garondoan, bere arropak su hartuta, bart suzko zezena ikusten ari zela, Donostiako Aste Nagusia dela eta.
DYAk Eferi gaur, igandea, azaldu dionaren arabera, gertaera 23:50ak aldera jazo zen, Hernani kalean. Umea, bere senideekin batera, suzko zezenen entzierroa ikusten ari zen, su artifizialen ostean. Entzierroa 23:30ean abiatu zen eta Askatasuna etorbidea, eta Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard kaleak zeharkatu zituen.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta, suzko zezen bat igaro denean, txinparta batek lau urteko umearen arropari su eman eta erredurak eragin dizkio garondoan.
Anbulantzia batek Donostiako Ospitalera eraman zuen umea, eta artatu ostean, alta eman diote. Haurra Errenteriako bizilaguna da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa