cerrar buscador

22:04

Donostiako Aste Nagusia

Balantzea

Donostiako Aste Nagusiak 'izen ona' berreskuratu du, Gascoren hitzetan

Agentziak | Erredakzioa

Su artifizialak izan dira ekitaldi jendetsuenak: 650.000 lagun bildu dituzte. Sagueseko zuzenekoetan 74.000 pertsona izan dira.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Turismo zinegotzi eta jarduneko alkatearen arabera, amaitu berri den Aste Nagusian Donostiak ''normaltasuna eta izen ona'' berreskuratu du.

''Donostiako Aste Nagusia ohikoa da berriro: herri kontzertuena, Musika Hamabostaldiko operarena, antzerkiarena, zezenketena, Salve ospakizunarena, hondartzako zinemarena, piraten abordatzearena...'', esan du Gascok, 2015eko Aste Nagusia baloratzeko eskaini duen prentsaurrekoan.

Horren harian, ekitaldien ''aniztasuna'' azpimarratu du, ''beste hiri batzuek aurrekontu handiarekin ez duten aniztasuna'', gaineratu du.

Gascok bereziki aipatu du larunbateko su eta musika ikuskizuna. Zinegotziaren arabera, ''agerian geratu da suekin gozatzeko espazio ezin hobea dela badia''. Emaitza positiboa izan dela esan du, eta hurrengo edizioetan suak botatzeko plataforma horri eusteko asmoa agertu du.

Su artifizialak

Hain zuzen ere, su artifizialak izan dira, beste behin, ikusle gehien bildu duten jarduera: 650.000 pertsona, astean zehar.

Sagues

''Aurreko edizioan ikusleen % 38 galdu ostean'', aurten Sagueseko kontzertuetan publikoaren gorakada izan dela nabarmendu du Gascok. ''Aurten bikoiztu egin dugu, 74.000 lagun bilduta'', azaldu du.

Macacoren zuzenekoak bildu zuen jende gehien (13.700), eta atzetik izan zituen Rosario, Remember Queen eta Berri Txarrak.

Zezenketak

Illunbeko zezenketei dagokienez, Gascok esan du 30.000 lagun bildu direla lau zezenketetan. ''Geratzeko itzuli dira??, gaineratu du.

Hondakinak

Aurten 118.520 kilo hondakin batu dituzte Aste Nagusian, aurreko edizioan baino 20 tona gutxiago, Udalak emandako datuen arabera.

Azkenik, Ernesto Gascok aurreratu du abuztuaren 13tik 20ra bitartean izango dela Donostiako 2016ko Aste Nagusia.

Iruzkinak