16:06

Herriak eta Hiriak

SANFERMINAK

Pertsona bat zigortuta, entzierroa hasi aurretik drone bat erabiltzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Entzierroaren udal ordenantza urratzea egotzita, 1.500 euroko isuna ezarri diote.

  • 2017ko sanferminetako lehen entzierroko une bat. Argazkia: EFE

    2017ko sanferminetako lehen entzierroko une bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nazionalitate irlandarra duen pertsona bat zigortu dute gaur Iruñean, 2017ko sanferminetako lehen entzierroa hasi baino minutu batzuk lehenago entzierroaren eremuan drone bat erabili eta entzierroaren udal ordenantza urratzeagatik.

Iruñeko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, goizeko zortziak jotzeko minutu gutxi falta zirenean, Udaltzaingoak entzierroko ibilbidean, Santo Domingo inguruan, drone bat zebilela antzeman du.

Aparatuari jarraipena egin ostean, droneak Nafarroako Museoaren plazan lur hartu duela ikusi dute eta bertan lokalizatu dute aparatua gidatzen ari zen pertsona.

Udaltzaingoaren bulegora eraman ostean, 1.500 euroko isuna jartzeaz gain, dronea kendu diote espedientea ebatzi arte.

Udal Ordenantzaren 4. artikuluaren arabera, debekatuta dago baimenik gabe, eta aparatua edozein delarik ere, entzierroaren aire-eremuan hegan egitea. Halaber, arau-hauste larri gisa jasota dago udal ordenantzako 7. artikuluan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena