Parte hartzeko azken eguna:2019/06/26
Itsasontziz egiten den 'Zetazeoak 10etan' irteerak, itsaso hurbilean dagoen zetazeo aberastasuna begiztatzeko helburua du. Bada, irteeraz gozatzeko sarrerak eta bazkaria zozkatu ditugu izena eman duten 7 urtetik gorako HIRU3ko kideen artean.
"Zetazeoak 10etan" Ekoetxea Urdaibaik antolatzen duen ekimena da, verballenas.com eta Hegaluze Itsas Zerbitzuekin lankidetzan. Itsasontziz egiten den irteera honek, itsaso hurbilean dagoen zetazeo aberastasuna begiztatzeko helburua du, ugaztun espezie hauen kontserbazioak duen garrantziaz jabe dadin jendea. Bermeoko portuan hasten da irteera eta 4 ordu eta erdiko iraupena du.
Bada, "Zetazeoak 10etan" irteerarako sarrerak (3 kiderentzat launa sarrera) eta horientzat Madaixagane jatetxean bazkaria zozkatu ditugu izena eman duten HIRU3ko kideen artean.
(OHARRAK: 7 urtetik gorako kideei zuzenduta dago zozketa hau. Bestalde, Ekoetxea Urdaibairekin adostuko da irteeraren data. Irteerak urrira arte egiten dira.)
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.