Itxi

Amarauna

Enologia

Ardoa potoan, latan, ezagutzen al duzu?

AEBn arrakasta lortzen ari den produktua da eta potoak ere berrasmatzen ari dira, ardoak metal zaporea har ez dezan. Mikel Garaizabal enologoak SpringWine Fest Guardiatik eman dizkigu azalpenak.

  • Ardoa botilan

    Ardoa botilan

    21:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europan ez dute arrakasta handirik, ardoari dagokionez nahiko "tradizionalak" omen garelako. Estatu Batuetan, ohitura bazegoen kristala eraman ezin daitekeen lekuetara ardo potoak eramateko (kontzertuetara, kirol ekitaldietara..), baina orain jatetxe eta tabernetan ere eskaintzen hasi dira. Metal zaporea kentzeko ere, sistema berria asmatu dutela kontatu digu Mikel Garaizabal enologoak 'Amarauna' saioan. Bestalde, mahats bilketa aurreratuko dela eta, aurki hastear izango dela ere adierazi du.

Hau guztia Guardiatik kontatu digu, Villa Luciatik, bertan ari baitira 'Spring Wine Fest in Summer' jaialdiaren bigarren edizioa ospatzen. Jaialdi honen nondik norakoak ere kontatu dizkigu.