Amarauna
Edatekoa
Maider Larrañaga, sommelierra: 'Ardoak filmak bezalakoak dira niretzat'
Arrasateko Arteaga landetxeko sommelierrari "ardoak hasieran eta bukaeran nolakoak" diren jakitea gustatzen zaio. Mikel Garaizabalen tartean izan dugu gonbidatu.
-
Maider Larrañaga. Iturria: Arteaga landetxea.
22:57 min
Sommelierraren lanaz aritu zaigu Maider Larrañaga. Duela 20 urte jarri zuen negozioa martxan Arrasaten, Igor Ezpeleta senarrarekin batera. 2005ean negozioa berritzea pentsatu eta ardoaren munduan bete betean murgiltzea erabaki zuen Maiderrek.
Orduz geroztik ikasten jarraitzen du. Ez dela uztartzeen oso zalea aitortu digu eta ez zaio bezeroak "gehiegi enredatzea" gustatzen. "Momentu polit bat pasatzea da inportanteena" esan digu.