Itxi

Amarauna

Bidaia intermodala

Irundik Brinkolara trenez eta kamioiz Begoña del Tesorekin

Herritik atera ezin dugun garaiotan, pribilegioa bihurtu den bidaia egin dugu Begoña del Tesorekin: Irundik Brinkolara Aldiriko trenean eta Autogas Olaetxek gasarekin ibiltzeko moldatutako kamioian

  • Begoña del Teso

    Begoña del Teso

    59:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ordu eta erdiko bidaiak askorako ematen du, are gehiago Begoña del Tesorekin egiten bada. Irundik Brinkolara arteko bidea egin du berarekin Gorka Otaegi lankideak Aldiriko trenean. Bidaia, ordea, intermodala izan da, trenez ez ezik kamioiz ere ibili direlako. Gasarekin ibil dadin moldatu duten kamioia probatu dute. Legazpiko Autogas Olaetxe tailerrean egin dute kamioiaren transformazioa eta bertako Miguel Angel Zabaleta izan dute gidari Del Tesok eta Otaegik.