Itxi

Amarauna

Gastronomia joera berria

Gastronomiako joera berria: "Dark Kitchen" edo jatetxerik gabeko sukaldeak

Arantxa Arza | EiTB media

Janari prestatu eta ordu gutxian jasoko duzu.Goi mailako janaria ere eska daiteke. banatzaileak, sukalde operadoreak, sukaldariak mugitzen dituen joera berria da. Pandemiak indartu duen joera da.

  • Sukalde industrialean lanean

    Sukalde industrialean lanean

    18:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

2018an Britainia Handia eta Estatu Batuetan sortutako mugimendu gastronomikoa da. Jatetxerik eta zerbitzaririk gabeko gastronomia. Jatorri askotako janaria presta daiteke sukalde bakar batean, sukaldari taldea aritu litekeelako bere txokoan. Internetez jasotako eskariei erantzunez, banatzaileak eramango dio bezeroari etxera. Pandemiaren aurretik sortua baina egoera honek indartutako joera gastronomikoa da. Hiriguneetan kokatua, nagusiki. Sukalde hauen tximini eta ke usainak bizilagunen haserrea ekarri du eta horren ondorioz,  adibidez, Bartzelonako udalak ez du gehiago lizentziarik emango tankera horretako sukaldeak eraikitzeko, legedi berria osatu arte.