Amarauna
Zakurrak
"Frantziar estatuan, zakurra familiako beste kide bat da"
Maialen Otermin | EITb Media
Jaione Casteig eta Danel Agirre zakur-maitaleak dira, eta zakurrekin lotutako berezitasunak eta kuriositateak ekarri dituzte Amarauna saiora.
-
Zakurrak
26:13 min
Frantziar estatuan, legez, txakurrak familiako kide dira, eta ondorioz, zonalde batzuetan ezin da leku publikoetan txakurren sarrera debekatu. Alemanian, bestalde, txakurra gaizki zaintzea oso gaizki ikusia dago eta isunak oso handiak dira. Europako herri batzuetan, baten batek zakur bat nahi badu, aurrez hezitzaile batengana joan behar du, eta Alemanian, azterketa bat gaindituz gero, zakurra uhalik gabe eraman daiteke. Hauek eta beste kuriositate batzuk kontatu dituzte Danel Agirrek, Berlinetik, eta Jaione Casteigek, Hendaiatik. Eta jakina, euren zakurrak ere aurkeztu dituzte!