Amarauna
Zakurrak
Alemanian, lan-eskaintzetan zakurra lanera eramateko aukera dagoela zehazten dute; jendea erakartzeko modua da
Maialen Otermin | EITb Media
Alemanieraz saltxitxa-txakurraren begirada izendatzeko hitz bat dute bertan, eta zakur horrekin lotutako hitz gehiago ere badituzte hiztegian. Crusoe izeneko 'zakur-influentzerraz' ere aritu dira Danel Agirre eta Jaione Casteig lagunekin.
-
zakurra
26:26 min
Larunbat goizetan, zakurrak hizpide ditugu "Amarauna" saioan Jaione Casteigekin eta Danel Agirrerekin. Zakurren begirada abiapuntu hartu dute, izan ere, euren anatomia aldatu eta bekainekin komunikatzeko gaitasuna garatu dutela dio ikerketa batek. Baita ere, gizakiok dugun begiratzeko moduaz aritu dira.
Era berean, saltxitxa zakurrak Alemanian duen garrantziaren erakusle, euren hiztegian zakur horrekin lotutako hainbat hitz daudela azaldu du Danel Agirrek. Eta berak ere bere zakurrarekiko begirada 'berezia' duela aitortu du.
Zakurra lantokira eramatearen onuraz ere hitz egin dute, eta Alemanian, hainbat lantegik lan-eskaintzatan zakurra lantokira eramateko aukera bermatzen dutela adierazten dute. Izan ere, lantokiko giroa hobetzen dutela eta langileen errendimenduan ere nabari dela diote.
Crusoe ere ezagutu dute; milaka jarraitzaile dituen saltxitxa zakur kanadarra.