Amarauna
Santa Katalina komentua Araban
Asier Letamendi errekreatzaile historikoarekin, Arabako Santa Katalina komentuko erreketa gogoratuz
Maria Agirre | EITb Media
Asier Letamendi errekreatzaile historikoarekin, Arabako Santa Katalina komentuko erreketa gogoratuz
-
Santa Katalina komentua Tresponde herrian dago, Araban.
15:48 min
Iruña familiaren etxea lehenik, eta ostean hainbat ordenatako fraideen bizitokia izan da Arabako Tresponde herrian dagoen Santa Katalina komentua. Gaur egun komentuaren hezurdura geratzen da: zenbait pareta, dorrea… Izan ere, duela 185 urte -lehen guda karlistan- monasterioa erre zuten karlistek etsaien gotorleku izan ez zedin.
Asier Letamendi Urgull historikoa taldeko kideak Santa Katalina komentuaren erreketa antzezten parte hartu du, errekreatzaile historikoa baita. Iruña Okako udalak antolatu du ekitaldia.
Baina komentuan lorategi botanikoa ere badago, 1999an Iruña Okako udalak berreskuratu zuen, eta 2003an ateak ireki zituen lorategiak. Mila espezie baino gehiago, lau hektareatan. Amaia Arana bertako langileak kontatu du zer dagoen lorategian.