Itxi

Amarauna

Baltistango txanoak

Artilezko txanoak Hushe bailarako emakumeen ahalduntzea sendotzeko

A.A. |Euskadi Irratia

Txaro Otxandorena Baltistan fundazioko kidea: "Proiektua mugarria da, emakumeen ekintzailetzari bultzada emateko eta aukera berriak izan ditzaten".

  • Artilezko txanoak Baltistanen. Aintzane Gardoki eta Hushe Haranako emakumeak.

    Artilezko txanoak Baltistanen. Aintzane Gardoki eta Hushe Haranako emakumeak.

    17:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itsas-mailatik zazpi mila metrora egindako artilezko txanoak merkaturatu ditu Ternuak, baina proiektua ez da enpresarena izan; Baltistan fundazioaren bitartez Pakistan iparraldera joandako familia batena baizik. Aintzane Gardoki familako amak azaldu digu ekimena: "Felix Iñurrategi laguna genuen, bere izenean bertan egiten zutena jakin nahi nuen. Egun batean etxean proposatu eta baiezkoa jasota, Baltistanera joan ginen". Bere zeregina "zailena" izan zela aitortu digu, emakume izateagatik; josten ikasi eta emakumeekin igaro zuen egonaldia txanoak nola egin irakasten.

Hushe bailarako emakumeek artisau produktuak ekoizteaz gain, Ringchan kooperatiba sortu dute. Txaro Otxandorena Baltistan fundazioko kidearen esanetan, proiektua mugarria da: "Ez da soilik onura ekonomikoa, emakumeen garapenerako bultzada da". Balti eta Balti Bor txanoak dagoneko salgai daude Europan barrena.