Amarauna
ELKAR JATETXEA
Beñat Ormaetxea, Sergio Ortiz de Zarate eta Eduardo Maroto bilbotarrek Elkar Jatetxea ireki dute
Maddi Garmendia | EITb Media
Elkar Jatetxea Madrilgo Castellana pasealekuko finantza eremuan dago, 'Enperadore' dorrearen 33. solairuan. Lurretik 160 metrora kokatu dute, eta Espainiako altuera handienean dagoen jatetxea bihurtu da.
-
Beñat Ormaetxea, Sergio Ortiz de Zarate eta Eduardo Maroto
18:22 min
'Elkar jatetxea' Beñat Ormaetxea, Sergio Ortiz de Zarate eta Eduardo Maroto bilbotarren elkarlanak sustatutako euskal gastronomia eskaintzen duen jatetxea da. Indarrak batu dituzte diziplina anitzeko taldea osatzeko. Maroto, Aramark Corporation enpresako kidea da eta Madrilen egoten da, egunero, bere ardura baita kudeaketa. Ortiz de Zarate eta Ormaetxea aldiz, Zarate eta Jauregibarriako sukaldari buruak dira, eta astean behin han egoten badira ere, ezin dituzte hemengo lanak alde batera utzi. Hala eta guztiz ere, konfiantza osoa dute Madrilgo kideengan, Zarate zein Jauregibarri jatetxeetan aritu baitira lan egiteko modua ikasten.
Elkarren gainera, ez da janaria protagonista bakarra, jantokira sartzeko bidea ere berezia baita. Sarreran, ardoz beteriko kristalezko apalategi bat dute, eta mahaikideek, bertatik igaro behar dute jantokira sartzeko. Kartan, 300 ardo baino gehiago eskaintzen dituzue, baita, mundu guztiko upategiekin bideio dei bidezko ardo dastatzeak ere.