Itxi

Amarauna

Dani Lasa

Croissanta: 40 orduko lanaren ondoren munduan gehien kontsumitzen den opila

Arantxa Arza | EITb Media

Gozoa, gantza, gazia eta kurruskaria den edozer gustagarria zaio gure ahosabaiari, hori baieztatu digu Dani Lasa gastronomia adituak. Eta horixe da croissanta. Gurina ezinbestekoa du, eta hostorea ondo tolestatu ondoren, labera.

  • Croissantak

    Croissantak

    21:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduan gehien kontsumitzen den opila Austrian jaio zen, Vienan, eta ez Frantzian askok hala pentsatzen duen arren. Historia bitxiko opila da, eta Dani Lasak kontatu digu "Amarauna" saioan: Austrian eta XVII. mendean kokatu behar dugu opil horren sorrera.

Otomandar inperioa garai hartan Europa konkistatzeko bidean zen, eta Viena jarri  zuten helburu. Hiriburua harresitua zen eta, beraz, Turkiarren 20.000 soldaduek lurrean zuloa egiteari ekin zioten, harresia lurpetik pasa ahal izateko.

Ezkutuan egiten zuten lan hura, gauez, eta hiriak lo egiten zuen bitartean saiatzen ziren harresipeko zuloa handitzen. Soldadu horiek ordea ez ziren jabetu okinek ere gauez egiten zutela lan eta haiek erne jabetu ziren pala eta pikotxoi hotsetatik han zerbait bazela.

Hiri osoari jakinerazi eta hala lortu zuten soldaduei aurre egitea eta haiek erretiratzea. Hura ospatzeko okinek opil bat egitea erabaki zuten, gora doan ilargiaren formakoa, gau hartan halaxe zen eta, ilargia gorantz.