Itxi

Amarauna

Gerra

Zarautzera, Ukrainako "amesgaiztotik" ihesi

Unai Urreaga | Eitb Media

Anastasia eta Alexandra asteartean iritsi ziren Euskal Herrira. Yevgeniyren neskalaguna eta arreba dira. Bakarne, Yevgeniyren Euskal Herriko ama, joan zitzaien Budapesteraino bila. Mutilak Ukrainan geratu behar izan du.

  • Ukraina eta Polonia arteko muga

    Ukraina eta Polonia arteko muga

    14:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostegunean bete zituen 23 urte Yevgeniyk. 7 urte zituela hasi zen Chernobilen Lagunen elkartearen bidez, udan eta Gabonetan Bakarneren etxera etortzen.

Urrian izan zen azkenengo aldiz Euskal Herrian. Orain, gerra lehertu denean, Ukrainan geratu behar izan du herrialdetik irten ezinik. Aitarekin eta lagun batzuekin mendi aldean ezkutatu da. Ez daki gerra egitera behartuko duten, baina berak ez duela nahi kontatu digu Bakarnek. Whatsappez eta Telegramez dute elkarren berri.

Bien bitartean, Anastasia eta Alexandrak Euskal Herrirako bidea egin dute Bakarneren laguntzarekin. Budapesteraino joan zen Bakarne haien bila. Eta datorren astelehenean Yevgeniyren ama ere etorriko da.

Bakarnek esker on hitzak besterik ez ditu egunotan elkartasuna agertu dieten denei. Inguruan laguntzeko prest dagoen jende asko dagoela eta hori ondo bideratzeko beharra azpimarratu digu. Egoera ulergaitza iruditzen zaio eta gerra geratuko balitz ere, etorkizun zaila aurreikusten du, ukrainar asko dena galtzen ari direlako.

Oraina ahaztu gabe, noski, Anastasiak gerraren ondorioetan jarri digu azpimarra. Helduak, baina bereziki haurrak, "traumatizatuta" geratuko direla dio.