Itxi

Amarauna

Bidaiak

Aitor Urresti: "Bidaia bat 4 ordu baino gutxiagokoa bada, ez du hegazkina hartzea merezi"

Unai Urreega | EITb Media

Jasangarritasunaren aldetik, beti beste aukeraren bat badaukagun aztertzeko gomendioa egin digu EHU-ko Energia Berriztagarrietako irakasleak.

  • Bidaiariak Loiun, hegazkina hartu zain

    Bidaiariak Loiun, hegazkina hartu zain

    22:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Urresti Trantsizio Energetikoan EHUko irakasle eta ikertzaile denak azaldu digu, hegazkina dela modu orokorrean kilometroko gehien kutsatzen duen garraiobidea, nahiz eta topera beteta doan hegazkin bat eta pertsona bakarra daraman auto partikular bat alderatuko bagenitu, bigarrenak gehiago kutsatu. Erregai fosilekin ibiltzen dena bada, noski.

Europan garraioari lotutako isuriei dagokienez, % 60 autoenak izaten dira, gehiago erabiltzen ditugulako, eta % 14 hegazkinenak.

Horren aurrean, batez ere trena eta bestela autobusa erabiltzeko gomendioa egin  eta mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua berretsi digu.