Itxi

Amarauna

ELIKADURA OHITURA OSASUNTSUAK

Janari azkarra jateko gutxieneko adina ezartzea proposatu dute Herbehereetan

Maddi Garmendia | EITb Media

Naroa Kajarabille eta Eva Pereda doktoreekin aztertu ditugu gaur egungo gazteen elikadura ohiturak.

  • Elikadura ohitura osasuntsuak

    Elikadura ohitura osasuntsuak

    26:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Janari azkarra jateko gutxieneko adina ezartzea proposatu dute Herbehereetan. Gobernuko koalizioa osatzen duen CDA demokristauen Institutu Zientifikoak, argitaratutako txostenaren proposamena izan da. Elikadura osasuntsua kontsumitzeko ohitura gaztetatik ezarri nahi dute, aipatzen dutenez, behin ohitura txarrak hartuta, zailagoa baita horiek aldatzea.

Besteak beste, elikagai ez osasuntsuen publizitatea debekatzea eta prezioak igotzea proposatu dute, baina, beharrezkoa balitz gutxieneko adina ezartzea ere proposatu dute, janari ez osasuntsuak dakartzan ondorioak alkoholarenak zein tabakoarenak bezain larritzat jo baitituzte. Besteak beste, obesitatea, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak dira elikadura desegoki horren kontsumo jarraikorraren ondorioak.

Naroa Kajarabille EHUko Giza Nutrizio eta Dietetika graduko irakaslea eta Eva Pereda psikologian doktore eta Gasteizko Erizaintza eskolako irakaslea elkarrizketatu ditugu gaian gehiago sakontzeko. Gazteen kontsumo ohiturak, janari azkarraren inguruko publizitatearen gehiegizko esposizioa eta gorputzaren irudiak alderdi emozionalean duen eragina izan ditugu hizpide besteak beste.