Itxi

Amarauna

Sendabelar Baratzea

Etxeko baratzean landatzeko garaian garaiko sendabelarrak

Arantxa Arza | IETb Media

Mihilua, erromeroa, txilarra, malba, berbena... landatzeko proposamena egin digu Garbiñe Larrea naturopata kolegiatuak bere azkeneko liburuan: 'Sendabelar baratzea'.

  • Sendabelar baratzea, Garbiñe Larrearen liburua.

    Sendabelar baratzea, Garbiñe Larrearen liburua.

    16:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sendabelarrek dakitena liburu arrakastatsua argitaratu eta urtebetera, liburu berria dakar Garbiñe Larreak: Sendabelar baratzea. Erlojuaren irudiari jarraituz eta Carl Von Linneren planteamentuan oinarrituta baratze biribila egiteko proposamena dakar Larreak.

Garaian garaiko sendabelarrak landatu eta ekoizteko proposamena: erlojuaren biribila lau zatitan banatuko du, urtaroak bezalaxe eta bakoitzari hianbat sendabelar egokituko dizkio. Norbere botikina etxean ekoitzitako sendabelarrekin osatzea da asmoa. Hala ere, sendabelarrez gain, aromatiko eta kosmetikoak ere badira belarrok.

Azaroaren 26an liburua aurkeztuta, Durangoko azokan eta nonahi izango da salgai hemendik aurrera, 14 eurotan.