Itxi

Amarauna

Arkeologia

"Hezur bat aztertuta, datu asko lor daitezke; besteak beste zer jaten zuen izaki horrek"

Eneritz Gorrotxategi | EITB Media

Arkeologian sakontzen saiatu gara Amarauna saioan eta horretarako Maite Iris eta Aitziber Gonzalez arkeologoak gonbidatu ditugu Gasteizko estudioetara. Euren lan-esparruaz aritu zaizkigu, lan tresnez, egitekoez edota zenbaitetan eman behar izaten dituzten azalpen eta argibideez.

  • Maite Iris Arkeologo arabarra, lanean.

    Maite Iris Arkeologo arabarra, lanean. Maite Iris Arkeologo arabarra, lanean.

    23:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tolosaldean aurkitu berri duten leizeak eta Oiasso museoak Gipuzkoako emakume arkeologoen omenez, martxo amaierara arte ikusgai duen Emakume Arkeologoak Gipuzkoan izeneko erakusketak arkeologiaren esparruan sakontzeko bidea eskaini digu. Horretarako Maite Iris eta Aitziber Gonzalez arkeologo arabarrak gonbidatu ditugu Amarauna saiora. Bien egunerokoaz, ikertzen dutenaz, lan egiteko moduaz edota sarri eman behar izaten dituzten azalpenez aritu zaizkigu.