Baipasa
On Ekin
Kuia erabilita hiru errezeta: kuia betea labean, bizkotxoa eta 'sanjakoboa'
Nahia Zeziaga nutizionistak kalabazaren edo kuiaren nutrizio-ezaugarriak zein diren azaldu digu, eta bere ezaugarri bereziak zein diren ere argitu dizkigu.
-
Kalabazak
12:38 min
Gauden garaian egonik, eta Gua Beltzaren atariko, kuia aukeratu dugu "Baipasa" saioko nutrizio tarterako ardatz gisa. On Ekin zentroko Nahia Zeziagak esan digu oso osasungarria dela dituen propietateengatik eta, beste alde batetik, kozinatzeko eta errezeta desberdinak egiteko oso barazki interesgarria delako.
Bere propietateak kontuan hartuta, oso kaloria gutxiko elikagaia da, zuntz kopuru handia duelako baina aldi berean digeri erreza da urdailetik edo digestio sistematik gaizki gaudenean jateko, gantz oso kopuru txikia dauka eta A bitaminan oso aberatsa da, ikusmenean laguntzen du.
Bestalde, barazki beretik bi elikagai atera ditzakegula azpimarratu du gure nutrizionistak: Kalabaza bera eta kalabaza haziak (pipak). Bestalde, gozotzeko gaitasuna du, eta, gaur egun, azukrearen kontua oso presente dugun fenomeno bat denez eta jende askok azukre kopuru hori jaisteko ahaleginak egiten dituenez, esan genezake gozo, bizkotxo, magdalenak … egiteko azukrearen ordezkari moduan kalabaza erabili daitekeela. Zapore gozoa ematen die postreei eta oso erakargarriak gelditzen dira.
Mila modu daude kuia prestatzeko, baina Nahia Zeziagak hiru proposamen egin dizkigu:
· Oloa eta kuia bizkotxoa
· Kuia “sanjakoboa”
· Kalabaza betea labean