Baipasa
On Ekin
Gabonen ostean errutinara itzultzeko bi errezeta
Urtea hasteko geure buruari ezartzen dizkiogun helburu osasungarriez aritu zaigu Nahia Zeziaga, eta bi errezeta proposatu dizkigu: albirjinia txipsak eta lonbarda pinaziekin eta sagarrarekin.
-
Barazkiak
12:02 min
Urtea hastearekin batera, ohikoa izaten da geure buruari helburu osasungarriak jartzea. On Ekin zentroko Nahia Zeziagak "Baipasa"n azaldu digunez, jendeak izan dezakeen motibazioa oso puntu garrantzitsua izan badaiteke ere, ez dugu presionatuta sentitu behar, eta ez da beharrezkoa urtero helburu berriak finkatzea, aurreko urtekoak egokiak badira, horiei eustea nahikoa bailitzateke. Gainera, pisua jaisteko produktuen eta mirari dieten iragarkiak areagotzen dira garaiotan, eta horiekin kontuz ibili behara dago.
Zeziagak gomendatu digu helburu errealak zehaztea, eta horiek lortzeko pausoak ere errealak izan daitezela. Eta bi errutina egoki azpimarratu ditu: ariketa fisikoa eta erezeta osasungarriak. Bi proposatu dizkigu:
o Lombarda pinaziekin eta sagarrarekin
o Albirjinia txipak gaztarekin