Itxi

Baipasa

On Ekin

Hamaiketako edo askari osasuntsurako errezetak

Nahia Zeziagak elikagai errealen kontsumoa goraipatu du eta askari edo hamaiketakorako bi proposamen egin dizkigu: ogi makilatxoak eta sagar xaflak kakahuete kremarekin.

  • Sagarra

    Sagarra

    10:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elikadura kontuetan bada semaforo bat 'Nutriscore' esaten zaiona, eta kalean ikusten duguen funtzionamendu bera du. Gorrian dagoena egoera txarraren seinale, eta berdean ordea, arazorik ez! Gaur egun, produktu gehienak semaforoaren koloreen arabera sailkatzen dira eta kolore horren arabera jakin dezakegu "egokia" den edo ez. On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak "Baipasa"n esan digunez, elikagaiak semaforoaren koloreen arabera sailkatzea kontsumitzaileari jaten ari den horren informazio argigarria ematearen helburuarekin sortu den zerbait da. Hori dela eta, berez etiketan kolore berdea daukaten produktuak "osasungarriago" kontsideratuko ditugu eta kolore gorria daukatenak "kaltegarriago". Sailkapen hori egiteko, gehienetan, koloreez gain, 5 hizkiz osatuta dago. A eta B kolore berdekoak izango dira, C horia izango da, D laranja eta E gorria. Positiboki baloratzen da: Fruta, barazkiak, zuntza eta proteina izatea. Negatiboki baloratzen da:  Kaloria kopuru altua, gantzak, azukrea eta gatza izatea. 

Hau da, kaloria askoko elikagai bat bada, penalizatu egiten du eta sailkapenean geroz eta maila baxuagoa lortuko du. Sailkapen horrek produktu askorentzat balio du baina beste askorentzat ez da erabilgarria. Datu gehiago falta dira ziurra izateko. Esate baterako, zero azukredun kolazko edari fresgarria B taldean (berdea), sailkatzen du eta oliba olio birjina extra D taldean (laranja). Baina zergatik? Oliba olioa % 100 gantza denez, kaloria kopuru oso altua daukalako, eta horrek sailkapen honetan asko penalizatzen du. Baina guztiok dakigu, oliba olio birjina extra koladun edari freskagarria baino askoz osasungarriagoa dela. 
Batez ere sailkapen honetan kontuz ibili behar da light, zero, gantzetan baxuak... diren produktuekin. Semaforoa ez baita osagaien zerrendan horrenbeste zentratzen eta bai taula nutrizionalean.

Zeziagak esan digunez, interesgarriena osagaien zerrenda irakurtzea da. Hor gure zalantza guztiak argituko dira. Osagaiak handienetik txikienera ordenatuta daude, hau da, lehenengo osagaia produktu horretan gehien ageri dena da eta azkena gutxien ageri dena. Bera,z ahalik eta osagai gutxien duen produktua aukeratzen saiatuko gara eta osagai horiek ezagunak izatea ere garrantzitsua izango da, arraroa ez den zerbait ez izateko. 

Azukrea ere ekidin beharko litzateke osagaien zerrendan, hemen agertzen baldin bada azukre gehitua izango delako. Trikimailu horiekin, ziurragoa izango da jaten ari garen hori osasungarria izatea. Hala ere, etiketarik eta osagaien zerrendarik ez badauka beti hobe izango da, elikagai errealak jaten egongo garen seinale izango delako, eta prozesatuak aukeratu beahr baditugu, egokiak izan daitezela. Ultraprozesatuak, berriz, oso noizean behin jan beharko genituzke.

Elikagai prozesatuak batik bat hamaiketakoan eta askarian jaten ditugunez, bi errezeta proposatu dizkigu:
-Krakersak edo ogi makiltxoak (askotan erosi egiten ditugulako eta kalitatea oso baxua izaten da).
-Sagar xaflak kakahuete kremarekin
 

PURPLE DISCO