Itxi

Baipasa

On Ekin

Elikadura ohitura onak hartzeko aholkuak eta zizka-mizka osasungarriak

Andrea Larrea nutrizionistak esan digu norberak aukeratu behar duela elikadura ohituretan aldaketak egiteko unea, eta zizka-mizketarako proposamen gozo, erraz eta osasungarriak egin dizkigu.

  • Fruitu lehor desberdinak

    Fruitu lehor desberdinak

    6:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udaberria dator, eta, askotan, gure gorputza "garbitzeko" lehen pausoak ematen hasten gara, ongi sentitzeko eta bikini-operaziorako prestatzeko. Andrea Larrea nutrizionistak "Baipasa"n esan digunez, norberak aukeratu behar du noiz den bere momentua elikadura ohituretan aldaketak egiten hasteko, eta une bateko aldaketa  moduan ez ikustea gomendatu digu. Bizi estilo baten moduan hartzea hobetsi du, ahalegina eginez egunero egiten ditugun gauzak hobetzen eta noizean behin egiten ditugun horiek ere barne hartzen, eta bata zein bestearekin disfrutatzen. 

Bikini-operazioaren moduko ideiak baztertzeko ahokua ere eman digu, jendeak elikadurarekin duen harremana kaltetzen baitutemaiz. Ideia horren atzetik planteatzen  da  uda sasoia hasi arte elikadura plan zorrotz eta linealak aurrera eramatea, eta askotan ez datoz bat gure errealitatearekin. Udan demagun, ohikoa da plan eta konpromiso gehiago izatea; beraz, horiek ez baditugu planteatzen, horiek ez betetzeak eragingo digun frustrazioak aldenduko gaitu gure bidetik. Aztertu egin beharko genuke gure elikadura orain zein den, eta ikusi ia zer den egoki egiten duzuna eta zer den hobetu nahi duzuna. Hobetu nahi dituzun alderdi guzti horiek zehaztu eta antolatu. Helburu txikiak eta lorgarriak planteatu. 

Proposamen gisa, zizka-mizka edo askarirako aukerak ekarri dizkigu Larreak. Tradizionalki ogi artean zerbait jateko ohitura handia dagoen arren, badaude aukera gehiago eta gaur hiru proposamen sinple egin dizkigu: 

Errezetak: 

- Jogurta, fruta eta txokolatezko zerealekin.

-Fruta eta txokolatezko tortitak. 

-Datilak kakahuete krema eta intxaurrarekin.